|
-1925. urtean sortzen da Euskal Herriko lehen irratia. EAJ
8 Radio San Sebastian
- 20. hamarkadan sortzen dira Radio
Club Vizcaya eta Radio Vizcaya. Union Radio enpresak erosi ondoren,
itxi egingo ditu Bizkaiko irrati hauek
-30. Hamarkadan
sortzen dira Radio Bilbao, Radio Vitoria eta Radio
Pamplona.
-50. Hamarkadan, sortuko dira "Movimiento" delako
organismoaren irratiak. La Voz de Guipúzcoa, La Voz de Álava , La
Voz de Navarra , Radio Juventud de Bilbao , Radio Juventud de Eibar
eta Radio Tudela.
-50. hamarkada . Parrokietako
irratiak sortzen dira. Segura Irratia, Loiola Irratia, Arrate
Irratia, Tolosa Irratia , Arrasateko Irratia, Irurita Irratia
eta Berruete Irratia. Eusko gobernuko Euzkadi Irratiak, Venezuelatik
zabalduko ditu bere informazio eta iritziak.
-1964 . Elizako
irratiak itxi egingo ditu Madrilgo gobernuak. Urte bat geroago,
Loiola Irratia itzuliko da F.M. bandan.
-60. Hamarkada
.Donostia, Bilbo eta Iruñako Herri Irratia sortuko dira. Baita era
Espainiako Radio Nacional kateko donostiako irratia.
-70.
hamarkada. Bilboko RNE sortuko da. Eta Loiola Irratiaren bidez
,Radio Adour-Navarre izenpean, hasiko dira Iparralderantz programa
bereziak
-80. hamarkada. Arrate Irratiak hasten ditu
berriro bere emisioak. Baita ere Euskadi Irratia eta Radio Euskadik.
Cadena SER katea itzuliko da Gasteizera , F.M.ko irrati berri
batekin
-90. Hamarkada . Euskal Herriko gainerako irratiak
sortuko dira.
|
|